Gurutzeko Gurasoak
MENU
es eu

Euskararen Eguna 2020

IGEtik gure seme-alabentzat onena bilatzen jarraitzen dugu, gaur egungo egoerara egokituz. Pasadan ostegunean, abenduak 3, euskararen eguna ospatu zuten ikasle guztiek eskolan. Oso ondo pasatu zuten!

Orain dela hiru urte, Euskararen egunean, euskal kultura, gure ohiturak eta herri kirolak sustatzea eta umeek modu esanguratsu batean ikastea erronkatzat hartu genituen. 

Aurten, COVID 19-ko kontingentzia plana bete ahal izateko, Euskararen Eguna, eskola orduetan ospatu da. Modu dibertigarri batean, ekintzen segurtasuna bermatuz. 

Egun berezi honetan,  gure proposamena onartzeagaitik eta IGEn jarritako konfidantzagaitik eskola eskertu nahiko genuke. 

Horrez gain, URPE, Ioritz Gisasola (Zelai IV) eta Jon Gisasola (Zelai V) kirolariak eskertu nahiko genituzke. Egun honetan izandako jarrera zoragarriagaitik eta ospakizuna ondo ateratzeko egin zuten ahaleginagaitik. 

Hau guztia lortzea ez da batere erreza izan! Hala ere, oso pozik gaude,denon artean egun eder bat ospatu dugulako eta Herri kirolak egitea eta bere jatorria ezagutzea lortu dugulako.

 

 

Herri kirolak marrazkiak