Gurutzeko Gurasoak
MENU
es eu

Galdakaoko Jaiak 2019

Aurten, proba bezala, Santakurtzak 2019ko jaietako Kuadrilen  Txapelketara aurkeztea erabaki genuen. Gure ideia, Gandasegiko hezkuntza komunitatean gauden 700 familiak ikasturtea elkarrekin hastea pentsatu genuen, era azkar batean planifikatuta, kuadrila bezala jaietako igoeran parte hartuz era alai eta ezberdin batean.

Eskola eginez! lelopean 65 puntu lortu genituen eta este hainbat ekintzatan parte hartu genuen, emaitza ezberdinekin eta batez ere dibertsio askorekin.

 

Igoera: Erraldoi txiki baina aldi berean ikaragarri batekin eta animatzaile paregabe batekin, eskolako kamisetarekin eta desfilea urdinez tintatuz, jaiei hasiera eman genien.
Paellak: Laugarren ohoragarri postu bat 75 partaideren artean.
Rol jolasa: Harro egoteko laugarren postu bat, 9 finalisten artean.
Zelai errea: Partida bi irabazita, asko borrokatuz.
Oliba-hezurren jaurtiera: Ahal zen guztia egin zen, horrenbeste profesionalen artean.
Tortila txapelketa: Zihur gaude, gure tortila berezia, oso berezia zela eta ze goxo zegoen!

 

Espero dugu hurrengo urtean jende gehiago animatzea eta Gandasegi izenean parte hartzea, eta horrela presentzia gehiago izatea kuadrilen txapelketan beti ere ondo pasatzea helburu izanez. Era berean, herriari erakutsiz, Gandasegi eskola Kuadrila handi bat dela eta gorenean egon nahi dugula, ondo pasatuz eta herriko jaietan parte hartuz.


Denok gara Gandasegi!