Euskal Eskola Publikoaz Harro! Topagunea osatzen duten eragileok “Hezkuntza publikoaren alde. Pribatizazioari ez!” Bilbon egingo duten manifestazioa aurkezteko prentsaurrekoa egin dute. Mobilizazioa 17:00etan abiatuko da Hezkuntza Ordezkaritzatik (Gran Via 85) eta Arriagan amaituko da.
Euskal Eskola Publikoaz Harro Topagunetik, denona eta denontzat den eskola publikoaren alde egin eta eskola-segregazioaren kontra konpromiso argia azaldu dezala eskatu nahi diogu Jokin Bildarratzeri.
AZAROAREN 6an BILBON ELKARTU ETA OIHU EGINGO DUGU: HEZKUNTZAN, PUBLIKOAREN ALDE! PRIBATIZAZIOARI EZ! GORA EUSKAL ESKOLA PUBLIKOA! EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAZ HARRO!