ELKARREKIN LAN EGINGO DUGU? Apuntatu zaitez IGEra!
IGEtik gure seme-alabentzat onena bilatzen jarraitzen dugu, gaur egungo egoerara egokituz. Pasadan ostegunean, abenduak 3, euskararen eguna ospatu zuten ikasle guztiek eskolan. Oso ondo pasatu zuten!
Badago iada Gandasegi eskolako web orrian datorren ikasturterako lehen hezkuntzarako beharrezkoak diren testuliburuen zerrenda.
Ikasturte bukaerarekin batera, LH6-ko ikasleek aurreko urteetan bezala, beraien lehen hezkuntzari bukaera ematen dioten diplomak hartu dituzte. Aurten, bizi dugun egoera berezi hau dela eta, ezin izan zaie merezi duten jaia egin, baina egoera honek ez du oztopatu irabazitako ziurtagiri hori entregatzea.
Zorionak guztioi!
Dr. Gandasegi eskolako guraso elkarteak hainbat jardueratan hartzen du parte, ezkolazkanpokoetan, kiroletan eta arlo ezberdinetako ekitaldietan (kultura, euskera, etabar.) besteak beste.
Familiak gure seme alaben hezkuntzan ezinbestekoak garela uste dugu. IGEan gero eta familia gehiago parte hartu gero eta ekintza eta jarduera gehiago antolatu ahal izango dugu.
IGEan parte hartu nahiez gero eskuzabalik hartuko zaitugu. Hementxe duzu IGEari buruzko informazio gehiago eta esteka honi emanez familia bazkide egin ahal izango duzu.