Gurutzeko Gurasoak
MENU
es eu

DINAMIZATZAILEA

Urtarrilaren 17an hasi da berriro dinamizatzaileen proiektua Egian. Bere lana ikasleek eguerdian duten denbora librea kudeatzen laguntzea da. Jolastordu horiek, ikasleen arteko gatazka gehien sortzen diren momentuak direla frogatuta, horri konponbidea bilatzea dugu helburu. Hala, Lehen Hezkuntzako ikasleen ezaugarriak eta beharrak zehatz-mehatz aztertu ondoren, proiektua berriro abian jarri da, ikasleen sormena, pertsonen arteko harremanak, bizikidetza eta autogestioa bultzatzeko, jokoen, kirolaren eta dinamizazio sortzailearen bidez.

Horrela ba, Egia eskolako ikasleek astean behin (astelehena) hiru dinamizatzaile izango dituzte (jantokiko txanda bakoitzean dinamizatzaile bat dago ikasturteko), COVID protokoloa betetzeko eta burbuilak mantentzeko.

Jantokiko begiraleen laguntza eta inplikazioa eskertu nahi dugu, haiek egingo baitituzte jarduerak ikasleekin gainerako lau egunetan, dinamizatzaileek koordinatuta eta planifikatutako jarduerak mantenduz. Bide batez, eskerrak eman nahi dizkiegu IGEko kide diren familia guztiei, horiek gabe proiektu hauek eta beste batzuk gauzatzea ezinezkoa izango litzatekeelako. Eskerrik asko!

 

Argazkietan ekintza hauen adibide ezberdinak ikus ditzakezue

 

Informazio gehiago