Gurutzeko Gurasoak
MENU
es eu

IGE

Zer da Gurutzeko Gurasoak I.G.E.?


Dr. Gandasegi ikastetxeko Ikasleen Gurasoen Elkartea da. I.G.E.a autogobernatu egiten da eta Bazkide Biltzar eta Zuzendaritza Batzordearen bidez antolatzen da. Batzorde hau osatzen dutenak ondorengoak dira: Lehendakaria, Diruzaina, Idazkaria eta Bokalak.


Gure lana era eraginkor batean bete ahal izateko, zenbait batzorde sortu ditugu (diruzaintza, euskera, jaiak eta kultur ekintzak, eskolaz kanpoko ekintzak, kirola, komunikazioa eta informazioa eta batzorde iraunkorra), proiektu ezberdinak proposatu, kudeatu eta aurrera eramaten dituztenak.

 

Nork har dekaze parte I.G.E. honetan?

Ikastetxe honetan seme alabarik duen edozein familia izan daiteke bazkide. Urteroko kuota baino ez da ordaindu behar ditugun proeiktu guztiak aurrera atera ahal izateko.


Gure seme alaben hezkuntza prozesua ez dagokio irakaslegoari bakarrik, lan honetan guk, familiek, erantzukizun handia dugu. Ikas komunitatea eskolako ikasleen heziketan parte hartzen dugun guztiok osatzen dugu: ikasle, irakasle, guraso, zuzendari, erakunde publiko eta pribatuak.

Hori dela eta, hemendik eskaera bat luzatzen dizuegu: EGIN ZAITEZTE BAZKIDE, eta ESKOLAREN ANTOLAKETAN PARTE HARTU, horrela denon artean ikas komunitate sendo bat lortu ahal izateko.

 

Nola parte hartu?


1.- Kuota ordaindu: Kuota ordaintzeak ez zaitu ezertara behartzen, baina proektuak aurrera eramateko ekonomikoki lagunduko diguzu.


2.- Elkarteak antolatzen dituen ekintzetan parte hartu: bakoitzak ahal duen neurrian: antolaketan, kudeaketan edo beste edozein modutan parte har ezazue, denen artean talde trinko bat lor dezagun.


3.- I.G.E. komisioren batean parte hartu: Aurretik aipatutako edozein komisiotan parte hartu. Denontzat lekua dago!


Gurasoen inplikazioa gero eta handiagoa den heinean, emaitzak ere hobetu egingo dira. Bakoitzak urtean behin lan txiki bat egiten badu, denen artean lan handi bat egingo dugu eta honela gure seme alabek eskola aktibo baten partaide direla sentituko dute.


Beraz, ikas komunitate honen alde zerbait egiteko prest bazaudete, edozer, jakinarazi hurrengo Bazkide Biltzarrean edo email baten bidez: info@gurutzekogurasoak.eus

 

 

Itxaroten zaitugu!

 

 BAZKIDETU ZAITEZ