Gurutzeko Gurasoak
MENU
es eu

IGE-AMPAk patioak dinamizatzeko materiala ematea

Gurutzeko Gurasoak Guraso Elkartean lanean jarraitzen dugu gure seme-alabek eskolako jolastoki didaktikoagoak, inklusiboagoak, dinamikoagoak eta atseginagoak izan ditzaten.

 

Aurretiaz,  patioen dinamizatzailearen proiektuarekin ere egin genuen; baina zoritxarrez, proiektu horrek ez zuen behar zuen jarraipena izan.

 

Horregatik erabaki dugu jolas materiala eta material didaktikoa erostea, umeek jolastokiko ordutegietan erabil dezaten: bai eskola-orduetan, bai jantoki-orduetan ere.

 

Bide batez, eskerrak eman nahi dizkiegu HHko eta LHko irakasleei, udan materiala aukeratzeko eman diguten laguntzagatik eta izan duten inplikazioagatik.

 

MILA ESKER!

 

Orain gure seme-alabek gozatzea besterik ez da falta!

Whatsapp Facebook Twitter LinkedIn