Gurutzeko Gurasoak
MENU
es eu

INAUTERIAK (ekintzak goizez eta arratsaldez)

Azkenengo asteetako lana erakusteko eta disfrutatzeko momentua heldu da! Bihar DENBORAREN MAKINA kaleratuko dugu!

 

Eskolan, ikasle eta irakasleak jo ta ke ibili dira mozorroak prestatzen, eskerrik asko etxean egindako lanari ere, zuen ekarpena gabe ezinezkoa litzateke biharko egunera dena prest edukita heltzea!

 

Guraso Elkarteak gogor lan egin du azken asteetan Gandasegiko maila guztietan atrezo polita izan dezagun ... HH2.mailatik LH6. mailara... Eskerrik asko bihotzez hurbildu zareten guraso eta familia guztiei. Giro ederrean lanean ibili gara!

 

Bihar, Otsailaren 9an, eskolak adierazi duen bezala, urtero egiten den kalejira aurreikusita dago. Udaletxetik 10.45ean hasiko da eta Juan Bautista Uriartetik pasa ondoren Iturrondon amaitzeko asmoa dago, bertan parte hartzaileek emanaldi txiki batzuk egingo dituzte. 

 

Eguraldiaren arabera, emanaldiak beste modu honetan aurrera eramango dira: 

- HHko ikasleak 10.30ean Gandasegin.

-LHko ikasleak 11.30etan Egian.

 

Gogoratu, biharko eguna berezia dela eta jantokian geratzen ez diren ikasleak 13:15ean irtetzen direla. Jantokikoak aldiz, 14:45ean.

*2 urteko gelako ikasleek bi aukera dituzte edo 14.15 ean edo 14.45 ean irtetzea.

 

IGEK arratsaldeko igoeran parte hartzera animatzen ditu familia guztiak!

 

18.00etan Gandasegin geldituko gara eta behin atrezoa hartuta 18.30ean Plazakoetxera abiatuko gara igoeraz disfrutatzeko...Etor zaitez zure seme alabaren gaiarekin erlazionatutako zerbaitez jantzita eta disfruta dezagun familia guztiak elkarrekin!

 

ONDO PASA ETA GORA INAUTERIAK! 

Whatsapp Facebook Twitter LinkedIn