Gurutzeko Gurasoak
MENU
es eu

Gandasegi eta Egiako patioak

Joan den ikasturtetik gure seme-alabak parkerik gabe daude Egian, eta Gandasegikoa ere denbora batean itxita egon ondoren egoera onean ez dagoela esan genezake.

2021eko apirilaren 12tik, Egiako ikasleek ez dute parkerik ikastetxean. Udaleko teknikariak instalazioaren egoera ikusita, ez zela segurua baieztatu zuen, eta ondorioz, parkea kendu egin zen. 2021/2022 ikasturtea hasi baino lehen parke berri bat jartzeko konpromisoa aitortu zuen udalak baina gaur egun, egoera berean jarraitzen dugu, parkerik gabe eta erantzun zehatzik gabe.

Gainera, urtarrilaren 17az geroztik, Gandasegiko parkea hesituta egon da bere egoera ere segurua ez zelako. Otsailaren azken astean konponketari ekin diotela baieztatu dezakegu, baina guztiz hondatutako zatia besterik ez dute aldatu, eskailera egoera txarrean utziz eta irisgarritasuna kontutan izan gabe.

Ez al dute gure seme-alabek eskoletan jolasleku egokirik merezi?

Whatsapp Facebook Twitter LinkedIn