Gurutzeko Gurasoak
MENU
es eu

Fotobabesari buruzko hitzaldiak

IGEk fotobabesari ematen dion garrantzia ikusita eta gurekin aktiboki lanean farmazialari amatxu bat daukagula aprobetxatuz, aste honetan Gandasegiko ikasleek hitzaldi interesgarriak jaso dituzte bere eskutik.

Horrela, adin bakoitzari guztiz egokitutako materialarekin, ikasle guztiak azala zaintzeko beharraz jabetu dira eta behar bezala egiten ikasi dute. Gainera, guztiek izan dute UV izpiekin kolorez aldatzen den eskumuturreko bat.

Asko eskertzen dugu bai eskolak bai ikasleek izan duten harrera bikaina eta kanpainari lotutako webgunea uzten dizuegu zuen seme-alabek helaraziko dizuten informazioa osatu nahi baduzue: www.isdinsunlab.com

IGEn badakigu hezkuntza eta sentsibilizazioa direla arrakastaren gakoa.

 

Whatsapp Facebook Twitter LinkedIn