Gurutzeko Gurasoak
MENU
es eu

"PARTE HARTUZ" ekin lanean

Atzo, GURUTZEKO GURASOAK Guraso Elkartea  "PARTE HARTUZ"  (EHU) ikerketa taldeko ikasleekin elkartu ginen Gandasegin. 

 

Oraingoan, helburua, egindako landa lanaren lehenengo feed back a partekatzea izan zen. Ekainean azken emaitzak aurkeztuko dituzte. 

 

Atzoko saioan Guraso Elkarteko batzorde desberdinetako partaideek parte hartu genuen eta oso aberasgarria izan zen! 

 

Ikasleek metodologia desberdinen bitartez jaso zuten informazioa azaldu ziguten eta gure elkarteko antolaketa eta lan egiteko modua hobetzeko proposamen eta ekarpenak aurkeztu zituzten.

 

mila esker berriro ere zuen lanagatik!

Whatsapp Facebook Twitter LinkedIn