Gurutzeko Gurasoak
MENU
es eu

ZUGATIK ITXI BEHARKO DUTE?

Egiako zabalgune gorriaren erabilera ikastetxeak eta IGEk egindako kudeaketa luze eta konplexuaren ondoren lortutako helburua izan zen. Proiektuaren balorazioa oso positiboa izan zen bai guraso bai eskolako langileentzat, eta denok bere erabileraren protokoloa egoki betetzen konprometitu ginen.

 

ERABILERA EGOKIA:

* Zabalguneak ordutegia du.

         8:30-17:00 (OSTEGUNETAN 8:30-15:30)

* Goizetan familiek EZIN izango dute APARKATU zabalgunean, ikaslea horretarako jarritako lekuetan utzi besterik ezin izango dute egin. 

* Ikaslea hartzeko orduan (eguerdi zein arratsalde) HORRETARAKO ADIERAZITAKO LEKU EGOKIA egonez gero, familiek zabalgunean aparkatu ahal izango dute.

 

Familia batzuk besteak baino pribilegio gehiago dutela dirudi eta ez dute protokoloa betetzen, denok aparkatzeko leku nahikoa dagoela argudiatuz. Beste familiek protokoloa errespetatzen dutelako eta parkinga erabiltzen jarraitu nahi dutelako izango ei da?

Eskolak zabalgunean goizetan aparkatu ahal dituzten kotxeak identifikatuta dituela gogoratzen dugu, eta parking honen erabilera desegokiak bere itxiera ondorioztatuko duela. LAN ASKO EGIN GENUEN PROIEKTUA MARTXAN JARTZEKO, ZUGATIK ITXI BEHARKO DUTE?

 

Whatsapp Facebook Twitter LinkedIn