Gurutzeko Gurasoak
MENU
es eu

EGIAKO ZABALGUNE GORRIA MARTXAN DA

GOIZETAN FAMILIEK EZIN IZANGO DUTE APARKATU ZABALGUNEAN. PARKINAREN ERABILERA EGOKIA IZANGO EZ BALITZ HASIERAKO PUNTURA BUELTATUKO GINATEKE, IZAN GAITEZAN ARDURATSU. 

 

Ikastetxeak eta IGEk egindako kudeaketa luze eta konplexuaren ondoren Egia ikastetxeari atxikitutako Zabalgune Gorriaren erabilerarako konponbide bat martxan jarri genuen duela bi aste. Horrela, Egia ikastetxean seme-alabak ditugunok eta hezkuntza- komunitateko kideok egunero aurre egin behar izaten dizkiegun mugikortasun eta kontziliazio arazoei irtenbidea emanez. 

 

Lehenengo astean, guraso laguntzaile, eta batez ere IGEko partaide aktiboak, parkingean bertan laguntzen egon gara erabiltzaile guztiok bere erabilera egokia ikas dezagun, eta bigarren aste honetan, laguntzaile gabe nola funtsionatu duen aztertzen aritu gara.

 

 

Proiektuaren lehenengo fasearen balorazio positiboaren ondoren, denon konpromesu eta kolaboraketa behar dugu eta familia guztiek protokoloa betetzen jarraitzea espero dugu.  Bihartik aurrera gurea da zabalgunearen erabilera onaren errespontsabilitatea eta noizean behin bai eskolak bai IGEk bere erabilera egokia aztertuko du. 

 

ERABILERA OROKORRA:

* Zabalguneak ordutegia du.

* Goizetan familiek EZIN izango dute APARKATU zabalgunean, ikaslea horretarako jarritako lekuetan utzi besterik ezin izango dute egin. 

* Ikaslea hartzeko orduan HORRETARAKO ADIERAZITAKO LEKU EGOKIA egonez gero, familiek zabalgunean aparkatu ahal izango dugu.

 

Eskerrik asko zuen laguntzagatik