Gurutzeko Gurasoak
MENU
es eu

GALDAKAOKO JAIAK 2022

Galdakaoko jaietan ondo baino hobeto pasatu ondoren lasaitasuna etorri ahal da?

Aurten ere, Santakrutzak 2022 Koadrilen Txapelketara aurkeztea erabaki genuen, eta horrela, Gandasegiko hezkuntza komunitatean gauden 700 familietariko askok ikasturtea elkarrekin hastea lortu izan genuen.

100 puntu lortu genituen eta batez ere, eta garrantzitsuena dena, hainbat ekintzatan parte hartu genuen ilusio handiz. Hau izan da lortutako puntuen banaketa:

 

Paeilak  15  

Mus   5

Igela 5 // 45

Gynkana 5

Iturriak  5

Tortila  15 // 5

 

Txapelketaz gain, txistu alardean Gandasegiko umeekin osatutako abesbatzak parte hartu zuen. Ondo baino hobeto abestu zuten!

 

Espero dugu hurrengo urtean jende gehiago animatzea eta Gandasegi izenean parte hartzea, eta horrela presentzia gehiago izatea koadrilen txapelketan beti ere ondo pasatzea helburu izanez. Era berean, herriari erakutsiz, Gandasegi eskola Koadrila handi bat dela eta gorenean egon nahi dugula, ondo pasatuz eta herriko jaietan parte hartuz.

 

Hementxe dituzue argazki batzuk. Jaietan Gandasegiren izenean parte hartzen argazkiren bat baduzu bidali eiguzu: komunikazioa@gurutzekogurasoak.eus

 

Denok gara Gandasegi!

 

Whatsapp Facebook Twitter LinkedIn