Gurutzeko Gurasoak
MENU
es eu

ELKARREKIN LAN EGINGO DUGU? Apuntatu zaitez IGEra!

AZKEN BERRIAK

Ostiralean, martxoaren 15ean, Galdakaoko ikastetxeetako ikasleek KORRIKA TXIKIAn parte hartu genuen!

Irakurri gehiago

GURUTZEKO GURASOAK IGEa proiektu kolektibo bezala indartzeko eta Gandasegiko hezkuntza komunitatean parte hartzea sustatzeko helburu duen prozesu berri batean lanean gabiltza azken hilabeteetan.

Irakurri gehiago

Berriro heldu zaigu MARTXOAREN 8A, Emakumeen Nazioarteko Eguna. 

Irakurri gehiago

Hona hemen atzoko argazki batzuk!

Irakurri gehiago

Azkenengo asteetako lana erakusteko eta disfrutatzeko momentua heldu da! Bihar DENBORAREN MAKINA kaleratuko dugu!

Irakurri gehiago

Heldu da eguna! Olentzero eta Mari Domingi menditik zuzenean Egiara jetsi dira! Bertan ikasleekin egon ondoren haur hezkuntzako ikasleak bisitatu dituzte eta amaitzeko eskolako ikasle eta irakakasle guztiek elkarrekin hainbat abesti abestu dituzte patioan! 

Irakurri gehiago

Kaixo familiak!
Gabonak bertan ditugu! 
Bihar, abenduak 22, udaletxeko plazan elkartuko gara 11:30ean.
Eskolako ikasle eta irakasleek hainbat abesti abestuko dituzte Gabonei hasiera emateko! 
IGEk aurten ere Egiako eta Gandasegiko apainketan lagundu du!

Olentzero eta Mari Domingi aurreratu zaizkigu eta IGEaren instagram kontu berria oparitu digute!

Irakurri gehiago

Primeran pasatu genuen barikuan euskararen eguneko jaian! Eskerrik asko danoi hurbiltzeagatik!

Urtero bezala, EUSKARAREN EGUNA ospatzeko garaia heldu zaigu!

Irakurri gehiago

Eskolaz kanpoko ordutegian patioa berriro irekitzeko beharra aztertu ondoren, ikastetxeko zuzendaritzarekin bildu gara eta berri onak ditugu guztiontzat:

Irakurri gehiago

Bihar GAU BELTZA ospatuko dugu Gandasegin!

Irakurri gehiago

IGE-AMPAtik "Lehen Laguntza Pediatrikoak" prestakuntza proposatu nahi dizuegu, familientzat eta zentroko langileentzat.

Irakurri gehiago

Datorren asteartean, urriak 17, IGEko EZ OHIKO ASANBLADA ospatuko da 17.00 etan Gandasegiko Areto Nagusian. 

Irakurri gehiago

Gurutzeko Gurasoak Guraso Elkartean lanean jarraitzen dugu gure seme-alabek eskolako jolastoki didaktikoagoak, inklusiboagoak, dinamikoagoak eta atseginagoak izan ditzaten.

Irakurri gehiago

Dakizuenez, Egiak erabat berritu du liburutegia eta Guraso Elkarteak eskolarekin elkarlanean aritu nahi izan du liburutegi berrirako liburuak emanez. Irakasleen laguntzarekin, Guraso Elkarteak haibat gaietako liburuak erosi ditu, hezkuntzakoak, zientifikoak, etab. Gure seme-alabek kontsultarako eta irakurketarako materiala izan dezaten.
Eta haur hezkuntzako umeentzako liburuak ere erosi dira; horrela, beheko liburutegiko materiala ere berritu da.

Irailetik azaroaren 15era bitartean Galdakaoko saltokietan erositako eskola materiala ordaintzen laguntzeko emango da laguntza. Orain fakturak gorde, eta abenduan aurkeztu beharko dira eskabideekin.

Irakurri gehiago

Aurte ere Gandasegi eskolak Galdakaoko jaietako igoeran parte hartu zuen. Ederto pasatu genuen pitufoz jantzita eta urdin urdin!

Irakurri gehiago

Familiak! Iritzi da ikasturte amaiera eta oporrak behar bezala disfrutatzeko momentua!

Irakurri gehiago

Badator berriro ikasturte amaierako jaia, aurten familiekin ospatu ahalko duguna! Etor zaitez Ostiral honetan Egiako eraikinera eta goxatu arratsalde dibertigarri batetaz!

Irakurri gehiago

Beste urte batez, Gandasegiko ikasleek pozik gozatu dute osasun eta kultura asteaz. Ipuinez, kirolez, tailerrez eta beste hainbat jardueraz beteta egon da aste hau.

Familiok adin guztietako ikasleek egindako lanen erakusketa eder batez gozatu ahal izan genuen. Ezin izan baduzu ikusi, laburpen txiki bat duzu hemen.

Gainera, aste berezi hau alaitasunez amaitzeko eta oporrak energiaz hasteko, IGEk, eskolarekin elkarlanean, txikientzako (HH2tik LH2ra) jaia antolatu zuen. 90 minutuz aritu ziren kantuan eta dantzan Diskodantzako Imanol eta Urtzarekin. Hemen duzue horren agiri batzuk: Bideoa1 Bideoa2

Irakurri gehiago

De forma conjunta la AMPA y el CEIP GANDASEGI ponemos en marcha un proyecto de intercambio de libros en los dos edificios. Un punto de encuentro entre las familias para intercambiar cultura, aventuras, historias….

Irakurri gehiago

Atzo, Otsailak 17, eskolak IGE-rekin batera antolatutako inauterietako kalejira ospatu zen. Bolondresei esker posible izan zen kalejira  hau aurrera eramatea.  ESKERRIK ASKO laguntzaile guztie, eta batez ere azken orduan falta ziren gurazoak ordezkatzeko prestatu ziren amama laguntzaileei!

Irakurri gehiago

Aurten ere inauteriak zuekin ospatu nahi ditugu. Goizean eskolan egingo dugu, eta aprobetzatzen dugu eskerrak emateko kalejira ederra posible egin izan duten bolondres guztiei, eta batez ere, parte hartuko duten guztiei, nahiz eta kalejiran bere seme alaben ikasturtearekin batera ez joan.

Irakurri gehiago

Badatoz matrikula eta ate irekiak! Ikusi Gandasegiko informazioa

Irakurri gehiago

Beste urte batez, IGE Gurutzekogurasoak bukatzear dagoen urte hau agurtu eta urte berriari ongi etorria eman, zuokin, guztiokin, egin nahi du. Indarrarekin eta gogotsu hartuko dugu urte berria, eskolako ikasleentzat onena lortzeko lanean jarraitzeko asmoarekin, eta zuei, familia guztiei ahal den neurrian laguntzeko.

Irakurri gehiago

Dagoeneko eskuragarri duzue gure webgunean JARDUERAK/Eskolazkanpokoak 2022-2023 ikasturterako bigarren lauhilabeteko eskolazkanpokoen eskaintza. Esteka horretan aurkituko duzu informazio gehiago.

Irakurri gehiago

Olentzero heltzear dago eta Gandasegi eskolan bagaude bere zain! Eskolako ikasle guztiek bere eskutitza prest duzuenez IGEko partaideok presa handiz antolatu dugu eskutitza botatzeko txokotxoa. Aurten guztiz berrituta aurkituko duzue Gandasegiko atezaintza, Olentzero dotoreaz gain Mari Domingi eta Napo ere ditugu eskolan eta!

Irakurri gehiago

Hasi dira Egiako jolaslekuko lanak!

Irakurri gehiago

Gandasegiko familiek, Ostegunean, merezi bezala ospatu genuen Euskararen Eguna.

Irakurri gehiago

Familiak!

Euskararen eguna elkarrekin eta musikaz ospatzeko, kalejira bat egingo dugu Abenduak 1ean eskolako patioan. Horretarako ezinbestekoa dugu zure laguntza!

Panderoa edo trikia jotzen badakizu, edo ikasten ari bazara, animatu (berdin da guraso zein ikasle)!

Oharra: Idatzi mesedez info@gurutzekogurasoak.eus helbidera eta esan zer instrumentu jotzen duzun eta ikaslea bazara (eskolako maila adieraziz), edo gurasoa bazara (seme-alabaren izena eta maila ere adieraziz).

Azkenik, familian ospatu dezakegu Euskararen Eguna. IGEtik elkarrekin ospatzera animatzen zaituztegu, abenduaren 1ean, 17:00etatik 19:00etara.

Irakurri gehiago

Azaroaren 5ean Bilbon “Hezkuntza publikoaren alde. Hezkuntza Lege honi, ez!” lemapean egingo den manifestazioaren berri emateko Euskal Eskola Publikoaz Harro Topagunearen prentsaurrekoan parte hartu du EHIGEk gaur. Mobilizazioa 17:30etan abiatuko da Bilboko Hezkuntza Ordezkaritzatik (Gran Via 85) .

Irakurri gehiago

Gaur Gandasegi eskolan Gau Beltza aurreratu dugu. IGEkoek oraingo honetan ere parte hartu dugu eskola (Gandasegi eta Egia) egun berezi honetarako prestatzen. Umeei Gau Beltzaren ohitura Euskal Herrian ere badugula transmititzeko nahiarekin beldurgarriak bihurtu ditugu eskolako txoko batzuk.

Irakurri gehiago

Egiako zabalgune gorriaren erabilera ikastetxeak eta IGEk egindako kudeaketa luze eta konplexuaren ondoren lortutako helburua izan zen. Proiektuaren balorazioa oso positiboa izan zen bai guraso bai eskolako langileentzat, eta denok bere erabileraren protokoloa egoki betetzen konprometitu ginen.

Irakurri gehiago

Galdakaoko jaietan ondo baino hobeto pasatu ondoren lasaitasuna etorri ahal da?

Irakurri gehiago

IGE-AMPA Gurutzeko Gurasoak 22/23 ikasturtea elkarrekin hastea proposatzen dizuegu ostiralean, irailak 9, arratsaldeko zazpiretan jaietako igoeran “Koadrila” bezala parte hartuz. Horretaz gain, koadrilen txapelketan  "Gandasegi eskola" bezala ere parte hartzera animatzen zaituztegu.

Irakurri gehiago

IGEko laguntzaileak gogotsu gaude, aspaldiko partez, normaltasunez hasiko den 2022-2023 ikasturtea hasteko!

Irakurri gehiago

Beste urte batez, Gandasegiko ikasleek, eskola orduetan, IGEk ardura eta lan handiz antolatutako Ikasturte Amaierako Jai ikusgarri batez gozatu ahal izan zuten. Musikaz, jolasez, puzgarriz, burbuila erraldoiz, txapa tailer eta apar festaz (Egia) betetako egun ahaztezina izan zen.

Horrez gain, saskibaloian eta boleibolean parte hartu zuten ikasleek dominak lortu zituzten eta LH6ko ikasleek Diploma, txapa pertsonalizatuak, photocall-a eta diskoteka batekin ospatu zuten bere graduazioa.

 

Eskerrak eman nahi dizkiogu:

Zuzendaritzari, bere konfiantzagatik.

Irakasleei begirale gisa jarduteagatik.

Endikari eta Juan Antoniori, beti bezala, baldintzarik gabeko laguntzagatik.

Diverparkeri festa bikaina egiten laguntzeagatik.

Eta gure boluntarioei jaia posible egiteagatik.

 

Hurrengo kurtsora arte!

Badaukazue ikusgai HEMEN Iraileko arratsaldeetarako eskaintza eta Iraileko goizeko gela. APUNTATZEKO EPEA ondokoa izango da: EKAINAREN 14tik 18ra biak barne. Jardueraren kudeaketa egokia bermatzeko, EZ DIRA EZ IZEN-EMATERIK EZTA ORDAINKETARIK EPEZ KANPO ONARTU

2022-2023 ikasturteko IGEko bazkide izateko izen ematea irekita. OSO GARRANTSITZUA DA ESKOLAKO FAMILIA GUZTIAK IGEKO BAZKIDE IZATEA.

Irakurri gehiago

IGEk fotobabesari ematen dion garrantzia ikusita eta gurekin aktiboki lanean farmazialari amatxu bat daukagula aprobetxatuz, aste honetan Gandasegiko ikasleek hitzaldi interesgarriak jaso dituzte bere eskutik.

Irakurri gehiago

Maiatzaren 23, 24, 25, 26 eta 27 sukaldarien GREBA deialdia dago.  

Irakurri gehiago

Aste honetan ( maiatzaren 9tik 13ra), Osasun eta Kultura astea ospatuko dugu eskolan.
Aste honen zehar, ikasleentzako zuzenduta egongo diren hainbat ekintza antolatu dira eskolan. Ikusi hemen ekintzak
Gandasegi eraikineko Areto Nagusian, eskolako ikasleek, ikasturtean zehar, egindako lanak ikusgai egongo dira.

Irakurri gehiago

BIHAR eskolako ordutegia betikoa izango da. begiratu ordutegia hemen

Irakurri gehiago

Poz handiz agertu ziren gure txikiak Galdakaoko kaleetan KORRIKA TXIKIAN "tipi tapa korrika" euskararen alde!, benetan ondo egin zutela txiki zein handi. Ez zenuela ikusteko aukerarik izan? Ba hemen dituzu bideo zatitxu batzuk.

Irakurri gehiago

2021eko apirilaren 12tik, Egiako ikasleek ez dute parkerik ikastetxeko instalazioetan; izan ere, aurrekoa kendu egin behar izan zuten, segurtasun-arazoengatik eta indarrean dagoen araudia ez betetzeagatik.

Irakurri gehiago

Gaur aste bat korrikaren 134 km-an Gandasegi eskolak Galdakaoko beste eskolekin batera lekukoa eraman zuen. Gauerdian bazen ere, hezkuntza komunitate bezala, irakasle, guraso eta ikasle hantxe batu ginen!

Irakurri gehiago

Joan den ikasturtetik gure seme-alabak parkerik gabe daude Egian, eta Gandasegikoa ere denbora batean itxita egon ondoren egoera onean ez dagoela esan genezake.

Irakurri gehiago

Chernobileko Umeak Elkarteak ume ukraniarrak Bizkaian denboraldi batez (zoritxarrez ez dakigu zenbat denbora iraungo duen egoera honek Ukranian) abegitzeko abegi-familiak bilatzen ari da.

Irakurri gehiago

Ipuin bilduma zoragarri bat bihurtu da gaur Gandasegi eskola! Hainbat ipuinetako pertsonaietaz mozorrotu eta poz handiz ospatu dute gure txikiek inauteri eguna eskolan. Horrela ba, pinotxo, edurne zuri, dalmatak, botadun katua, lehoi erregea eta beste hainbat ipuinetako pertsonaiak ikusi ditugu eskolatik hurbil gaur.

Irakurri gehiago

Heziketa Fisikoko materiala zahartuta zegoen eta eskolarekin batera IGEk material berriaren erosketa egin du. Gainera, material hau heziketa fisikoan erabiltzeaz gain jolastorsu eta jantoki orduetan ere erabili ahal izango dela adostu da, Eskerrik asko eskolari eta IGEko BAZKI zareten guztioi.

Eusko Jaurlaritzaren protokoloa zorrozki jarraituz, eskolaz kanpoko jarduerak BERRIRO MARTXAN JARRIKO direla jakinarazten dizuegu. IGEko kideok zein Gandasegiko zuzendaritzak ahalegin handia egin dugu jarduera hauek berriro martxan jartzeko, kontziliaziorako ezinbestekoak direla ulertuta.

Irakurri gehiago

GOIZETAN FAMILIEK EZIN IZANGO DUTE APARKATU ZABALGUNEAN. PARKINAREN ERABILERA EGOKIA IZANGO EZ BALITZ HASIERAKO PUNTURA BUELTATUKO GINATEKE, IZAN GAITEZAN ARDURATSU. 

Irakurri gehiago

Urtarrilaren 17an hasi da berriro dinamizatzaileen proiektua Egian. Bere lana ikasleek eguerdian duten denbora librea kudeatzen laguntzea da. Jolastordu horiek, ikasleen arteko gatazka gehien sortzen diren momentuak direla frogatuta, horri konponbidea bilatzea dugu helburu. Hala, Lehen Hezkuntzako ikasleen ezaugarriak eta beharrak zehatz-mehatz aztertu ondoren, proiektua berriro abian jarri da, ikasleen sormena, pertsonen arteko harremanak, bizikidetza eta autogestioa bultzatzeko, jokoen, kirolaren eta dinamizazio sortzailearen bidez.

Irakurri gehiago

Lan eta dedikazio handia izan ondoren, Egia ondoko zabalgune gorria erabiltzeko proiektua aurrera ateratzea lortu dugu. Baina orain azken pausoa besterik ez zaigu falta, martxan jartzea. Horretarako laguntzaileak behar ditugu, bestela BERTAN BEHERA UTZI BEHARKO DUGU.

Irakurri gehiago

ESKOLAN DAGOEN KONTINGENTZIA PLANA EZAGUTZEKO: KONTINGENTZIA

IGEko eskola kirola batzordeak Eskola Kirola eta Eskolazkanpokoetan erabiltzeko materialaren EGIAko biltegia antolatu du. Udaletxeak lekua margotu ondoren, gabiketa on bat egin da eta materiala berantolatu da. Horrez gain, IGEk material berria erosi du zahartua bota eta gure seme-alabek material egokiarekin jolastu dezaten.

Irakurri gehiago

Dakizuenez eskola familiekin tokapp eta emailaren bidez komunikatzen da. Familia batzuk tokapparekin arazoak dituzuela komentatu diguzue. Berri honetan hauek nola konfiguratu azaltzen dizuegu.

Irakurri gehiago

Gure seme-alaben hezkuntza guztion erantzukizuna da

 

Dr. Gandasegi eskolako guraso elkarteak hainbat jardueratan hartzen du parte, ezkolazkanpokoetan, kiroletan eta arlo ezberdinetako ekitaldietan (kultura, euskera, etabar.) besteak beste.

 

Familiak gure seme alaben hezkuntzan ezinbestekoak garela uste dugu. IGEan gero eta familia gehiago parte hartu gero eta ekintza eta jarduera gehiago antolatu ahal izango dugu.

 

IGEan parte hartu nahiez gero eskuzabalik hartuko zaitugu. Hementxe duzu IGEari buruzko informazio gehiago eta esteka honi emanez familia bazkide egin ahal izango duzu.

 

 

BAZKIDETU ZAITEZ!