Gurutzeko Gurasoak
MENU
es eu

Eskola publikoaren aldeko mobilizazioa egingo da azaroaren 6an

Euskal Eskola Publikoaz Harro! Topagunea osatzen duten eragileok “Hezkuntza publikoaren alde. Pribatizazioari ez!” Bilbon egingo duten manifestazioa aurkezteko prentsaurrekoa egin dute. Mobilizazioa 17:00etan abiatuko da Hezkuntza Ordezkaritzatik (Gran Via 85) eta Arriagan amaituko da.

Euskal Eskola Publikoaz Harro Topagunetik, denona eta denontzat den eskola publikoaren alde egin eta eskola-segregazioaren kontra konpromiso argia azaldu dezala eskatu nahi diogu Jokin Bildarratzeri.

AZAROAREN 6an BILBON ELKARTU ETA OIHU EGINGO DUGU:  HEZKUNTZAN, PUBLIKOAREN ALDE! PRIBATIZAZIOARI EZ! GORA EUSKAL ESKOLA PUBLIKOA! EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAZ HARRO!

Whatsapp Facebook Twitter LinkedIn