Gurutzeko Gurasoak
MENU
es eu

Senda Vivarako Irabazlea

Senda Vivarako asteburu pasako rifen irabazlea 255 ZENBAKIA izan da. ZORIONAK!! Saria nola disfrutatu jakiteko jarri zaitez gurekin kontaktuan: info@gurutzekogurasoak.eus

 

Bestalde, aurten oso justu ibili gara jaia antolatzeko orduan jendearen parte-hartze faltagatik. Baina guraso batzuk prest egon dira eta beraiei ESKERRIK ASKO eskolako jaia egiten laguntzearren, aurretik eta egunean bertan ere: aurpegiak margotzen, sukaldean, txosnan, pintxoak prestatzen, dana antolatu eta garbitzen, eta nola ez, Endika eta Juan Antoniori.


Eta herriko denda laguntzaileei ere eskerrik asko, horrenbeste opari ematearren zozketetarako! Babe, Beep, Bizi Haziak, Cervantes, Copitos eta Din-Don.


Guztion arten jaia ederra antolatu eta aurrera atera dugu! Zorionak!!!


Datorren urtean gehiago eta hobea izateko zuen laguntza eta parte-hartzea behar dugu!!!

Whatsapp Facebook Twitter LinkedIn