Gandasegin smartphonek eta pantailek adingabeetan duten eragin larria dela eta, oso kezkatuta gaude.
Hori dela eta, eskolako zuzendaritzak eta IGEk elkarlana egiten jarraitzen dugu gure txikien ongizatea bermatzeko.
Ikasturte hasieran familiei zuzendutako inkesta bat sortu eta bidali genuen gai honen inguruko familien iritzia eta egoera ezagutzeko. Emaitza batzuk atxikitutako argazkietan dituzue.
Familiengandik jaso ditugun erantzunak aztertu ondoren, beharrezkoa ikusi dugu beste pausu bat ematea, dozenaka eskola eta herritan egin duten bezala: familien PAKTOA sortu dugu.
Paktoaren helburu nagusia talde moduan gure seme-alabek smartphonak ahalik eta beranduen eskuratzeko konpromisoa dokumentu honetan adieraztea da. Pakto hau urtero berrizteko asmoa daukagu.
Paktoak eskola-komunitate lez indartzen gaitu, gurasoak saretzen ditu, eta indarra ematen die seme-alabei smarthphonea ematea atzeratzeko orduan,elkarrekin.
Egun hauetan zehar zuen seme-alaben irakasleen bitartez, dokumentua helduko zaizue, horren inguruan hausnartu, eta behin konpromisoa hartuta,bete,sinatu eta berriro eskolan entregatzera animatzen zaituztegu.