BADAUDE BIGARREN LAUHILEKORAKO ESKOLAZ KANPOKOAK PREST
(Otsailaren 01etik Maiatzaren 31ra)
Apuntatzeko epea: Urtarrilaren 11tik 16ra
Eskolaz Kanpoko jarduera guztiak egun jakin batzuetan alda daitezke ikastetxeak planifikatzen dituen jarduerengatik (txangoak, igerilekua...). Guraso elkartetik kanpo daudenez, ez da dirua itzuliko.
Eskolaz kanpokoetan parte hartzeko baimena emateko orria deskargatu eta sinatu. Orria amak edo aitak sinatu beharko du eta eskolaz kanpokoa ematen duen irakasleari entregatu edota emailez eskolazkanpokoak@gurutzekogurasoak.eus helbidera bidali.
Lana eta familia bateragarri egiteko laguntza da. Bertan jolas-jarduerak egingo dira.Gosaria eraman daiteke
Lana eta familia bateragarri egiteko laguntza da. Bertan jolas-jarduerak egiten dira. Gosaria eraman daiteke.
Lana eta familia bateragarri egiteko laguntza da. Bertan jolas-jarduerak egiten dira. Gosari eraman daiteke
Adin goiztiarrean garapen intelektuala, analisi gaitasuna, kontzentrazioa eta adimen logikoa fomentatzen duen ekintza da. Ikasleei, jokuaren arauak, estrategia eta taktika irakasten zaie, non diziplina eta konstantzia bere saria izan duen.
Koreografiak eta dantza modernoko mugimenduak musikaren bitartez landuko dira.
Ikasleek Bee-Bot, Pro-Bot eta Light Bot robot-en programazioaren munduan lehenengo urratsak emango dituzte. Algoritmo bat zer den ikasiko dute baita euren lehenengo robotak eraiki eta programatu ere Lego Wedo-ren bidez. Sensore sinpleak dituzten ereduak eraikiko dituzte eta Scratch-en bidez progamatu ahal izango dute, daukaten motorea ordenagailura konektatuz.
Ikasleen sormena sustatzea eta garapen artistiko bat lortzea da gure helburu. Horretarako, formato
desberdineko lanak burutuko dituzte.
Karateko jarduerak burutzen ditugu. Kontaktuko kirol hauen teknikak eta giltzak ezagutuko ditugu. Horrez gain, arreta, disziplina eta autokontrola sustatzen dituzten bizipenak landuko ditugu abantail gabeko borreketan. kurtso amaieran erakustaldi bat egingo dogu.
Ingelera ikastea jolasen bidez da helburu nagusia, ikastetxeko ikasketak ahozko ingelerarekin biribiltzea, ingurunearekin sozializazio ahalmena hobetzea beraien kideekin ekintza ludikoak egitean. Gainera, mundu osoan ezaguna den titulazio bat lortzeko prestatu ahal izango dira: Trinity College London, etabar.

Tailer honetan, antzezlanak egingo dituzte, testuak sortuko dituzte, eta dekoratuak prestatuko dituzte, hizkuntz eta sormenezko gaitasuna garatuz. Ezinbestekoa da, landutako trebeziak ekitaldi batean eta jendaurrean erakustea.
Urtean zehar kirol ezberdinak landu eta bere arauak ezagutu eta praktikatuko dituzte: saskibaloia, futbola, atletismoa, eskupilota, hockeya, eskubaloia eta boleia.