Gurutzeko Gurasoak
MENU
es eu

"Nola hitz egin gure seme alabekin sexualitateaz" hitzaldia Gandasegin

Gandasegik urteak daramatza sexualitatea Lehen Hezkuntzako azken zikloan lantzen (LH 5 eta 6 mailan). Hori dela eta, Guraso Elkarteak familiekin ere gai hau lantzea interesgarria dela baloratu du hitzaldi bat antolatuz. 

 

Azaroaren 10ean  Alba (gure seme alabekin sexualitatea lantzen ari den sexologoa) gure eskolara hurbildu zen haur eta lehen hezkuntzako familiekin gai honen inguruan hitz egitera. 

 

Oso interesgarria izan zen!

 

Gurutzeko Gurasoak Elkartetik UDAL GURASO ESKOLA baten beharra dagoela pentsatzen jarraitzen dugu. Herri guztiarentzat horrelako baliabide bat ez dagoen bitartean, gure elkartetik gure esku dagoen guztia egingo dugu Gandasegiko hezkuntza komunitate barruan familiek ere beraien formakuntza esparrua izan dezaten. 

 

Whatsapp Facebook Twitter LinkedIn