Gurutzeko Gurasoak
MENU
es eu

SMARTPHONEAK: Datorren urtean zer?

Ikasturte honetan zehar Gurutzeko Gurasoak elkartetik buru belarri jarraitu dugu umeei smartphoneak entregatzearen ondorioak zeintzuk diren aztertzen. 

 

Bigarren Hezkuntzara gero eta ikasle gehiago mugikorrik gabe heltzea dugu helburuetako bat eta egoera hau ahalik eta gehien mantetzea DBHko maila desberdinetan. Hori dela eta, garrantzitsua iruditu zaigu Unkina eta Elexaldeko irakasle eta guraso elkarteekin lanketa partekatua egitea. 

 

3 ikastetxeetako zuzendaritza talde eta guraso elkarteek egindako lanaren ondorioz Unkina eta Gandasegin LH6.mailan dauden ikasleen eta Elexaldeko DBH1 eko ikasleen familiak elkartzeko topaketa bat antolatu dugu gaur. 

 

25 guraso inguru hurbildu dira topaketara eta oso aberasgarria izan da ardura, zalantza eta bizipenak elkarrekin partekatzea. 

 

mila esker denoi parte hartzeagatik!

 

Whatsapp Facebook Twitter LinkedIn