Gurutzeko Gurasoak
MENU
es eu

"GANDASEGI ESKOLA" BEZALA JAIETAKO IGOERA ETA KOADRILA TXAPELKETA

IGE-AMPA Gurutzeko Gurasoak 22/23 ikasturtea elkarrekin hastea proposatzen dizuegu ostiralean, irailak 9, arratsaldeko zazpiretan jaietako igoeran “Koadrila” bezala parte hartuz. Horretaz gain, koadrilen txapelketan  "Gandasegi eskola" bezala ere parte hartzera animatzen zaituztegu.

 

Gure tematika UDA izango da, beraz, Gandasegiko kamisetarekin joatera animatzen zaituztegu, baina gainera, bainujantzia eta hondartza tresnak (flotagailuak, ur pistolak, igeri egiteko betaurrekoak…) eraman ditzakezue.

 

OHARRA: Oraindik Gandasegiko kamiseta ez baduzu, ostegun honetan (Irailak 8)   ekitaldiak@gurutzekogurasoak.eus  helbidera idatzi dezakezu zure izena eta tamaina adieraziz eta kamiseta Gandasegin 9an 12:00 eta13:30 tarteko ordu horretan emango dizugu.

 

Informazio gehiago

PUNTUAK EMATEN DITUZTEN FROGAK

 

ORAINDIK ESKURAGARRI DAUDEN KAMISETAK ETA TAMAINAK:

    HAURRAK :  3-4urte (10) // 9-11 urte (1) // 12-14 urte (11)

    HELDUAK: XS (1) // M (3) // L (7) // XL (7)

 

Elkarrekin jaietan parte hartu eta Galdakao urdinez bete dezagun!

Danok gara Gandasegi! Jai zoriontsuak izan!

 

Whatsapp Facebook Twitter LinkedIn