Gurutzeko Gurasoak
MENU
es eu

Euskararen Eguneko jaia

Ze ondo pasatu genuen euskararen egunean! Taloak egin genituen, denok batera abestu genuen eta zenbat dantza egin genuen. Gainera gure seme-alabek euskara eta naturari buruzko beraien marrazki eta idazlanak aurkeztu zituzten. Zelako irudimena daukaten gure artista txiki hauek!

Momentu guzti hoiek gogoratzeko hemen uzten dizuegu bideo baterako esteka, jai eder honetako une ezberdinetaz gozatzeko!

Bide batez, eskerrak eman nahi dizkiegu jai honetarako bolondres aurkeztu ziren gurasoei, han izan ziren irakasleei horrenbeste laguntzeagatik eta eskolari, espazioa uztearren. Zuek gabe, jai eder hau ez zen posible izango. ESKERRIK ASKO!

 

Euskararen Eguneko bideoa ikusi

 

Ez baduzue nahi zuen edo zuen seme-alaben argazkirik agertzea, bidali ezazue mesedez info@gurutzekogurasoak.eus postara e-mail bat, eta pixelatu edo kenduko dugu argazki hori ahalik eta azkarren. Parkatu eragozpenak.