Gurutzeko Gurasoak
MENU
es eu

Euskararen eguna 2022

Azkenik, familian ospatu dezakegu Euskararen Eguna. IGEtik elkarrekin ospatzera animatzen zaituztegu, abenduaren 1ean, 17:00etatik 19:00etara.

Egun horretako egitaraua  hementxe aurki dezakezue, eta  marrazkia egiteko (HH eta LH1) edota idatzia egiteko (LH2-LH6) formatua hauxe da.

 

 

16:45 - 17:30 Marrazkiak eta idazkiak batzeko tartea

17:00 - 19:00 Umeentzako talo tailerra (IGEko bazkideak: Doan /Bazkide ez direnentzat, euro bat) (arkupean)

17:00 - 19:00 Zurezko Joko Erraldoiak (alfombra laranjan)

17:00 - 18:00 HHko ikasleentzako ipuin kontalaria (aretoan)

17:30 - 18:30 Kalejira eskolako guraso eta umeen eskutik.

Ekarri zure trikitixa eta panderoa!!

18:00 - 19:00 LHko ikasleentzako ipuin kontalaria (aretoan)

19:00 Txokolatada


Deskargatu ezazue formatua eta zuen seme alabek lehiaketan parte hartzera animatu!

Eta zelan ez, Abenduak 1 eskolara hurbil zaitezte Euskararen Eguna berriro elkarrekin ospatzeko!

 

Anima zaitezte!

Whatsapp Facebook Twitter LinkedIn