Gurutzeko Gurasoak
MENU
es eu

Gandasegi eta Egiarako patio egoki eta inklusiboak

2021eko apirilaren 12tik, Egiako ikasleek ez dute parkerik ikastetxeko instalazioetan; izan ere, aurrekoa kendu egin behar izan zuten, segurtasun-arazoengatik eta indarrean dagoen araudia ez betetzeagatik.

 

Gainera, Gandasegiko eraikinean, haur-parkea denbora batez itxita egon ondoren, ez dago erabat konponduta, eta ez da egokia behar bereziak dituzten ikasleentzat.

 

Patioak eraldatzea HEZKIDETZA proiektuaren funtsezko zati bat da. Proiektua 2020ko ekainean onartu zen. Hezkidetza-proiektua inklusiboa da, generoagatiko diskriminaziorik gabea, estereotipoak eta aurreiritziak ezabatzen dituena eta aukera-berdintasunaren alde lan egiten duena, besteak beste.

 

Ez al dituzte gure seme-alabek jolasgune egokiak, seguruak eta inklusiboak merezi? Noiz burutu ahal izango da Udalak exekuzioaren zain dagoen proiektu hau?