Gurutzeko Gurasoak
MENU
es eu

Inauteriak 2021-2022

Ipuin bilduma zoragarri bat bihurtu da gaur Gandasegi eskola! Hainbat ipuinetako pertsonaietaz mozorrotu eta poz handiz ospatu dute gure txikiek inauteri eguna eskolan. Horrela ba, pinotxo, edurne zuri, dalmatak, botadun katua, lehoi erregea eta beste hainbat ipuinetako pertsonaiak ikusi ditugu eskolatik hurbil gaur.

 

Hurrengo urtean elkarrekin ospatuko dugulakoan gaude gu ere baina aurten behintzat umeek merezitako inauteriak izan dituztela badakigu! Egungo egoera dela eta kalejirarik egin ezin izan bada ere, IGEk bai Gandasegiko patioa bai Egiakoa polit polita jarri du umeak benetako ipuinetan murgiltzeko asmoz.

 

Eskolak emango digu honen berri gehiago!