Gurutzeko Gurasoak
MENU
es eu

BADATOR 2022-2023 IKASTURTEA!

IGEko laguntzaileak gogotsu gaude, aspaldiko partez, normaltasunez hasiko den 2022-2023 ikasturtea hasteko!

 

Jai ikaragarri batekin bukatu zuten gure seme-alabek 2021-2022 ikasturtea (IKUSI) eta uda berotsu honetan, haur zein guraso, energiak kargatuko zenituen esperantzarekin bueltatzen gara IGEko partaideak.

 

Aste honetan ikasturte berriari buruzko informazioa heltzen hasiko da, beraz, adi bai Tokapp bai gure web orrialdeari! Eskolazkanpoko eta eskola kirola martxan jarriko dugu berriro eta gogoratu horri buruzko informazio guztia gure web orrialdeko JARDUERAK/Eskolazkanpokoak eta JARDUERAK/Eskolakirola esteketan topatu ahalko duzuela. Gainera, Tookappetik eskolak bidalitako informazio orokorra ere gure web orrialdeko OHARRAK atalean gordeko dugu, edozein momentutan eskuragai izan dezazuen.

 

Gogortau, Ikastetxeak eta IGEk egindako kudeaketa luze eta konplexuaren ondoren Egia ikastetxeari atxikitutako Zabalgune Gorriaren Parkinga martxan jarri zela pasa den ikasturtean eta horrela jarraituko du bere erabilera egikia den bitartean. Ikusi itzazu HEMEN erabiltzeko arauak eta ERRESPETATU!

 

Eskolako funtzioamendu egokia bermatu daiten, ezinbestekoa da familia guztiak IGEko BAZKIDE izatea, beraz, ez baduzu ikasturte honetako bazkide izateko izen ematea egin, oraintxe da momentua: BAZKIDETU ZAITEZ.

 

IGEko kolaboratzaile aktiboak eskolako ikasleen gurasoak gara, eskolarekin erlazionatutako ekintza ezberdinei dohainik gure denbora dedikatzen dieguna ikasle GUZTIEN ongizaterako. Edozein guraso ongi etorria izango da IGEra eta batez ere PAZIENTZIA eta ERRESPETUA eskatzen dizuegu.

Whatsapp Facebook Twitter LinkedIn