Gurutzeko Gurasoak
MENU
es eu
rssfeed BERRIAK

BERRIAK

Familiak!

Euskararen eguna elkarrekin eta musikaz ospatzeko, kalejira bat egingo dugu Abenduak 1ean eskolako patioan. Horretarako ezinbestekoa dugu zure laguntza!

Panderoa edo trikia jotzen badakizu, edo ikasten ari bazara, animatu (berdin da guraso zein ikasle)!

Oharra: Idatzi mesedez info@gurutzekogurasoak.eus helbidera eta esan zer instrumentu jotzen duzun eta ikaslea bazara (eskolako maila adieraziz), edo gurasoa bazara (seme-alabaren izena eta maila ere adieraziz).

Whatsapp Facebook Twitter LinkedIn

Azkenik, familian ospatu dezakegu Euskararen Eguna. IGEtik elkarrekin ospatzera animatzen zaituztegu, abenduaren 1ean, 17:00etatik 19:00etara.

Irakurri gehiago

Whatsapp Facebook Twitter LinkedIn

Azaroaren 5ean Bilbon “Hezkuntza publikoaren alde. Hezkuntza Lege honi, ez!” lemapean egingo den manifestazioaren berri emateko Euskal Eskola Publikoaz Harro Topagunearen prentsaurrekoan parte hartu du EHIGEk gaur. Mobilizazioa 17:30etan abiatuko da Bilboko Hezkuntza Ordezkaritzatik (Gran Via 85) .

Irakurri gehiago

Whatsapp Facebook Twitter LinkedIn

Gaur Gandasegi eskolan Gau Beltza aurreratu dugu. IGEkoek oraingo honetan ere parte hartu dugu eskola (Gandasegi eta Egia) egun berezi honetarako prestatzen. Umeei Gau Beltzaren ohitura Euskal Herrian ere badugula transmititzeko nahiarekin beldurgarriak bihurtu ditugu eskolako txoko batzuk.

Irakurri gehiago

Whatsapp Facebook Twitter LinkedIn

Egiako zabalgune gorriaren erabilera ikastetxeak eta IGEk egindako kudeaketa luze eta konplexuaren ondoren lortutako helburua izan zen. Proiektuaren balorazioa oso positiboa izan zen bai guraso bai eskolako langileentzat, eta denok bere erabileraren protokoloa egoki betetzen konprometitu ginen.

Irakurri gehiago

Whatsapp Facebook Twitter LinkedIn

Galdakaoko jaietan ondo baino hobeto pasatu ondoren lasaitasuna etorri ahal da?

Irakurri gehiago

Whatsapp Facebook Twitter LinkedIn

IGE-AMPA Gurutzeko Gurasoak 22/23 ikasturtea elkarrekin hastea proposatzen dizuegu ostiralean, irailak 9, arratsaldeko zazpiretan jaietako igoeran “Koadrila” bezala parte hartuz. Horretaz gain, koadrilen txapelketan  "Gandasegi eskola" bezala ere parte hartzera animatzen zaituztegu.

Irakurri gehiago

Whatsapp Facebook Twitter LinkedIn

Dagoeneko eskuragarri duzue gure webgunean JARDUERAK/Eskolazkanpokoak 2022-2023 ikasturterako lehenengo lauhilabeteko eskolazkanpokoen eskaintza. Esteka horretan aurkituko duzu informazio gehiago.

Irakurri gehiago

Whatsapp Facebook Twitter LinkedIn

Dagoeneko eskuragarri duzue gure webgunean JARDUERAK/Eskola_kirola 2022-2023 ikasturterako eskola kirol eskaintza: Boleibola, Saskibaloia eta Tenisa.

Irakurri gehiago

Whatsapp Facebook Twitter LinkedIn

IGEko laguntzaileak gogotsu gaude, aspaldiko partez, normaltasunez hasiko den 2022-2023 ikasturtea hasteko!

Irakurri gehiago

Whatsapp Facebook Twitter LinkedIn