Gurutzeko Gurasoak
MENU
es eu
rssfeed BERRIAK

BERRIAK

Ipuin bilduma zoragarri bat bihurtu da gaur Gandasegi eskola! Hainbat ipuinetako pertsonaietaz mozorrotu eta poz handiz ospatu dute gure txikiek inauteri eguna eskolan. Horrela ba, pinotxo, edurne zuri, dalmatak, botadun katua, lehoi erregea eta beste hainbat ipuinetako pertsonaiak ikusi ditugu eskolatik hurbil gaur.

Irakurri gehiago

Whatsapp Facebook Twitter LinkedIn

Heziketa Fisikoko materiala zahartuta zegoen eta eskolarekin batera IGEk material berriaren erosketa egin du. Gainera, material hau heziketa fisikoan erabiltzeaz gain jolastorsu eta jantoki orduetan ere erabili ahal izango dela adostu da, Eskerrik asko eskolari eta IGEko BAZKI zareten guztioi.

Whatsapp Facebook Twitter LinkedIn

Eusko Jaurlaritzaren protokoloa zorrozki jarraituz, eskolaz kanpoko jarduerak BERRIRO MARTXAN JARRIKO direla jakinarazten dizuegu. IGEko kideok zein Gandasegiko zuzendaritzak ahalegin handia egin dugu jarduera hauek berriro martxan jartzeko, kontziliaziorako ezinbestekoak direla ulertuta.

Irakurri gehiago

Whatsapp Facebook Twitter LinkedIn

GOIZETAN FAMILIEK EZIN IZANGO DUTE APARKATU ZABALGUNEAN. PARKINAREN ERABILERA EGOKIA IZANGO EZ BALITZ HASIERAKO PUNTURA BUELTATUKO GINATEKE, IZAN GAITEZAN ARDURATSU. 

Irakurri gehiago

Whatsapp Facebook Twitter LinkedIn

Urtarrilaren 17an hasi da berriro dinamizatzaileen proiektua Egian. Bere lana ikasleek eguerdian duten denbora librea kudeatzen laguntzea da. Jolastordu horiek, ikasleen arteko gatazka gehien sortzen diren momentuak direla frogatuta, horri konponbidea bilatzea dugu helburu. Hala, Lehen Hezkuntzako ikasleen ezaugarriak eta beharrak zehatz-mehatz aztertu ondoren, proiektua berriro abian jarri da, ikasleen sormena, pertsonen arteko harremanak, bizikidetza eta autogestioa bultzatzeko, jokoen, kirolaren eta dinamizazio sortzailearen bidez.

Irakurri gehiago

Whatsapp Facebook Twitter LinkedIn

Lan eta dedikazio handia izan ondoren, Egia ondoko zabalgune gorria erabiltzeko proiektua aurrera ateratzea lortu dugu. Baina orain azken pausoa besterik ez zaigu falta, martxan jartzea. Horretarako laguntzaileak behar ditugu, bestela BERTAN BEHERA UTZI BEHARKO DUGU.

Irakurri gehiago

Whatsapp Facebook Twitter LinkedIn

ESKOLAN DAGOEN KONTINGENTZIA PLANA EZAGUTZEKO: KONTINGENTZIA

Whatsapp Facebook Twitter LinkedIn

IGEko eskola kirola batzordeak Eskola Kirola eta Eskolazkanpokoetan erabiltzeko materialaren EGIAko biltegia antolatu du. Udaletxeak lekua margotu ondoren, gabiketa on bat egin da eta materiala berantolatu da. Horrez gain, IGEk material berria erosi du zahartua bota eta gure seme-alabek material egokiarekin jolastu dezaten.

Irakurri gehiago

Whatsapp Facebook Twitter LinkedIn

Dakizuenez eskola familiekin tokapp eta emailaren bidez komunikatzen da. Familia batzuk tokapparekin arazoak dituzuela komentatu diguzue. Berri honetan hauek nola konfiguratu azaltzen dizuegu.

Irakurri gehiago

Whatsapp Facebook Twitter LinkedIn

Familia asko jadanik konturatu zareten bezala, azken astean TokAppa ez dabil ondo. Horregatik, eta arazo hau ahalik eta arinen konpontzen ahalegintzen ari badira ere, eskolak informazioa emailez transmitituko du. Hala ere, IGEn gure web orrialdea erabiliko dugu informazio hau transmititzeko. Gainera, interesgarria edota TokAppetik bidalitako informazioa eskuragarri izan dezazuen, gure web orrialedeari OHARRAK esteka  gehitu diogu, eta bertan informazio guzti hau gordetzen ahaleginduko gara.

Whatsapp Facebook Twitter LinkedIn