Azkenik, familian ospatu dezakegu Euskararen Eguna. IGEtik elkarrekin ospatzera animatzen zaituztegu, abenduaren 1ean, 17:00etatik 19:00etara.
Azaroaren 5ean Bilbon “Hezkuntza publikoaren alde. Hezkuntza Lege honi, ez!” lemapean egingo den manifestazioaren berri emateko Euskal Eskola Publikoaz Harro Topagunearen prentsaurrekoan parte hartu du EHIGEk gaur. Mobilizazioa 17:30etan abiatuko da Bilboko Hezkuntza Ordezkaritzatik (Gran Via 85) .
Gaur Gandasegi eskolan Gau Beltza aurreratu dugu. IGEkoek oraingo honetan ere parte hartu dugu eskola (Gandasegi eta Egia) egun berezi honetarako prestatzen. Umeei Gau Beltzaren ohitura Euskal Herrian ere badugula transmititzeko nahiarekin beldurgarriak bihurtu ditugu eskolako txoko batzuk.
Egiako zabalgune gorriaren erabilera ikastetxeak eta IGEk egindako kudeaketa luze eta konplexuaren ondoren lortutako helburua izan zen. Proiektuaren balorazioa oso positiboa izan zen bai guraso bai eskolako langileentzat, eta denok bere erabileraren protokoloa egoki betetzen konprometitu ginen.
Galdakaoko jaietan ondo baino hobeto pasatu ondoren lasaitasuna etorri ahal da?
IGE-AMPA Gurutzeko Gurasoak 22/23 ikasturtea elkarrekin hastea proposatzen dizuegu ostiralean, irailak 9, arratsaldeko zazpiretan jaietako igoeran “Koadrila” bezala parte hartuz. Horretaz gain, koadrilen txapelketan "Gandasegi eskola" bezala ere parte hartzera animatzen zaituztegu.
Dagoeneko eskuragarri duzue gure webgunean JARDUERAK/Eskola_kirola 2022-2023 ikasturterako eskola kirol eskaintza: Boleibola, Saskibaloia eta Tenisa.
IGEko laguntzaileak gogotsu gaude, aspaldiko partez, normaltasunez hasiko den 2022-2023 ikasturtea hasteko!
Beste urte batez, Gandasegiko ikasleek, eskola orduetan, IGEk ardura eta lan handiz antolatutako Ikasturte Amaierako Jai ikusgarri batez gozatu ahal izan zuten. Musikaz, jolasez, puzgarriz, burbuila erraldoiz, txapa tailer eta apar festaz (Egia) betetako egun ahaztezina izan zen.
Horrez gain, saskibaloian eta boleibolean parte hartu zuten ikasleek dominak lortu zituzten eta LH6ko ikasleek Diploma, txapa pertsonalizatuak, photocall-a eta diskoteka batekin ospatu zuten bere graduazioa.
Eskerrak eman nahi dizkiogu:
Zuzendaritzari, bere konfiantzagatik.
Irakasleei begirale gisa jarduteagatik.
Endikari eta Juan Antoniori, beti bezala, baldintzarik gabeko laguntzagatik.
Diverparkeri festa bikaina egiten laguntzeagatik.
Eta gure boluntarioei jaia posible egiteagatik.
Hurrengo kurtsora arte!
Badaukazue ikusgai HEMEN Iraileko arratsaldeetarako eskaintza eta Iraileko goizeko gela. APUNTATZEKO EPEA ondokoa izango da: EKAINAREN 14tik 18ra biak barne. Jardueraren kudeaketa egokia bermatzeko, EZ DIRA EZ IZEN-EMATERIK EZTA ORDAINKETARIK EPEZ KANPO ONARTU