IGE-AMPAtik "Lehen Laguntza Pediatrikoak" prestakuntza proposatu nahi dizuegu, familientzat eta zentroko langileentzat.
Datorren asteartean, urriak 17, IGEko EZ OHIKO ASANBLADA ospatuko da 17.00 etan Gandasegiko Areto Nagusian.
Gurutzeko Gurasoak Guraso Elkartean lanean jarraitzen dugu gure seme-alabek eskolako jolastoki didaktikoagoak, inklusiboagoak, dinamikoagoak eta atseginagoak izan ditzaten.
Dakizuenez, Egiak erabat berritu du liburutegia eta Guraso Elkarteak eskolarekin elkarlanean aritu nahi izan du liburutegi berrirako liburuak emanez. Irakasleen laguntzarekin, Guraso Elkarteak haibat gaietako liburuak erosi ditu, hezkuntzakoak, zientifikoak, etab. Gure seme-alabek kontsultarako eta irakurketarako materiala izan dezaten.
Eta haur hezkuntzako umeentzako liburuak ere erosi dira; horrela, beheko liburutegiko materiala ere berritu da.
Irailetik azaroaren 15era bitartean Galdakaoko saltokietan erositako eskola materiala ordaintzen laguntzeko emango da laguntza. Orain fakturak gorde, eta abenduan aurkeztu beharko dira eskabideekin.
Aurte ere Gandasegi eskolak Galdakaoko jaietako igoeran parte hartu zuen. Ederto pasatu genuen pitufoz jantzita eta urdin urdin!
Familiak! Iritzi da ikasturte amaiera eta oporrak behar bezala disfrutatzeko momentua!
Badator berriro ikasturte amaierako jaia, aurten familiekin ospatu ahalko duguna! Etor zaitez Ostiral honetan Egiako eraikinera eta goxatu arratsalde dibertigarri batetaz!
Beste urte batez, Gandasegiko ikasleek pozik gozatu dute osasun eta kultura asteaz. Ipuinez, kirolez, tailerrez eta beste hainbat jardueraz beteta egon da aste hau.
Familiok adin guztietako ikasleek egindako lanen erakusketa eder batez gozatu ahal izan genuen. Ezin izan baduzu ikusi, laburpen txiki bat duzu hemen.
Gainera, aste berezi hau alaitasunez amaitzeko eta oporrak energiaz hasteko, IGEk, eskolarekin elkarlanean, txikientzako (HH2tik LH2ra) jaia antolatu zuen. 90 minutuz aritu ziren kantuan eta dantzan Diskodantzako Imanol eta Urtzarekin. Hemen duzue horren agiri batzuk: Bideoa1 Bideoa2